Epsomgo derbia

1821eko Epsomgo derbia, Théodore Géricault (1791–1824)

Epsomgo derbia (ingelesez: Epsom Derby, Investec Derby), maiz herriz hizkeran Derbia deitua, Ingalaterrako Epsom udalerrian urtero ekainaren hasieran burutzen den zaldi lasterketa bat da, Surrey konderrian. Nazioartean I. Taldean sailkatua dago. Bertan, 3 zaldi-urteko adina duten zaldi eta behor odolgarbiak lehiatzen dira (zikiratuak ez beste).

Epsom Downs hipodromoan lasterka egiten da, 2423 metroko (milia 1, 4 furlong eta 10 yarda) distantzia lau batean.

1913ko Epsomgo derbian, Emily Davison sufragista Jurgi V.a Erresuma Batukoaren jabetzako Anmer zaldiaren aurrean jarri eta zaldiak jo egin zuen. Emilyk jasandako zaurien ondorioz lau egunera hil zen.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy